Raymon Carver / Raymond Carver ; itzulpena, Harkaitz Cano ; [hitzaurrea, Beñat Sarasola]
Raymond Carver XX. mendeko ipuingile handienetakoa izateagatik da batez ere ezaguna. Ernest Hemingwayren ipuingintzaren ildoan kokatu ohi da, zeinaren arabera ipuin batean garrantzitsuena ez da azalean irakurtzen duguna baizik eta haren azpian gordetzen dena. Bere belaunaldikide John Cheever, Carson McCullers, Charles Bukowski eta enparauekin batera, eragin handia izan du mundu zabaleko ipuingintzan, eta baita Euskal Herrian ere (besteak beste, kaier honen itzultzaile Harkaitz Canoren ipuingintzan). Beste idazle batzuen kasuan ez bezala, Carverrenean ipuingintza eta poesiagintza elkarloturik agertzen zaizkigu, halako moldez non poesiarekiko uzkur diren narrazio zaleentzat sarbide bikaina izan daitekeen. Carverrek bere (balizko) ni errealetik hur idazten zituen poemak, eta erdiko klaseko mundu estatubatuarraren testigantza ematen digute. Egunerokotasunean iltzatutako poemak dira, non objektu (telefonoak, eskutitzak, eta beste) eta auzi etxetiarrak agertzen zaizkigun lehen planoan. Bizi materialki ase baina gainontzean kamutsak ageri zaizkigu; nolabait, XIX. mende akaberako poesia modernoko spleen (asperra, unadura) sentipen hori XX. mende erdiko AEBetara eraman zuen. Poemotan nagusi dira alferkeria, noraeza, gogogabetasuna, baina era berean, maiz azaltzen zaigu lipar iheskor baten zorion-garra: leihotik ikusten den txori bat, itsasertz bat, adiskideen konpainia amultsua. Izan ere, poema batean esaten duen legez: "Zoriona. Ezustean heltzen da". Poema nar...
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Egilea(k): | ; |
| Argitaratua: |
Zarautz : Iruñea : Larrabetzu :
Susa,
2020
|
| Edizioa: | [1. argit.] |
| Bilduma: |
Munduko poesia kaierak (Susa)
; 36 |
| Generoa / Forma: |
Poesia
Helduentzako Literatura Baliabide digitalak |
| Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Poesia (Helduentzat) | P CAR ray | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK20110174 |


