Azala
Liburua Eskuragarri

May Ayim / May Ayim ; itzulpena, Garazi Ugalde Pikabea ; [hitzaurrea, Beñat Sarasola]

Poesiari ez zaio gehiegitan aitortzen zauria zauritzeko dohaina. Dela lirika erromantikoaren poetiketan, dela poetika sinbolistetan, ez da hori izaten jomuga nagusienetakoa, eta milikeriarik gabe idaztearena beste genero batzuei (saiakera, ez-fikzioa, denuntzia politikoa) utzi ohi zaie. Perspektibarekin begiratuta, baina, horixe izan zen May Ayim-en poesiaren bertute handienetakoa, hots, Holokaustoaren trauma nekez atzean uzten ari zen Alemaniaren zauria presente egitekoa. Ariketa hori arrazakeriaren eta, oro har, ezein zapalkuntzaren eitea eguneratuz egin zuen. Halaxe azpimarratu zuen XX. mende akaberan arrazakeriak, sexismoak, lodifobiak eta abarrek ere erraietaraino sartuta jarraitzen zutela Alemanian, nahiz eta Holokaustoaren garaikoa bezain agerikoa ez izan. Ayimen poesiaren ezaugarrietako bat horixe baita, zapalkuntza ezkutu horiek soslai intersekzionaletik begiratu eta azalaraztea (bere poemak intersekzionalitatea hedatu aurrekoak izan arren). 1960an jaio zen Hanburgon, eta oso gazterik hil, 36 urte besterik ez zituela, 1996an, bere buruaz beste eginda. Ama alemaniar eta aita ghanatar banaren alaba, familia zuri alemaniar batek adoptatu eta hezi zuen. Ez zen haurtzaro gozoa izan Ayimentzat, eta horren zantzuak suma litezke bere poema batzuetan. Gaztetatik izan zuen interesa kultura afro-alemaniarrarekiko, eta Ratisbonako Unibertsitatean defenditutako tesiak horixe izan zuen gaitzat. Ikerketa esparru horretan aitzindaria izan zen bere tesia, gerora...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Ayim, May (1960-1996)
Egilea(k): Ugalde Pikabea, Garazi ; Sarasola, Beñat
Argitaratua: Zarautz : Iruñea : Larrabetzu : Susa, 2020
Edizioa: [1. argit.]
Bilduma: Munduko poesia kaierak (Susa) ; 35
Generoa / Forma: Poesia
Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)