Tene Lehiaketa 2002 / Debako Udala
Klubetako prostituzio giroa erakutsi digu Laida Martinezek "Gaua" deritzan istorioan: mundu gogor eta gupidagabea, egileak gordintasun osoz baina moralismorik gabe azaldu duena, eta horri esker irabazi du lehen saria. Lurralde urrunetara garamatza Alberto Ladron Aranak "Betiereko itzulera" ipuinean, eta 2. sariduna izan da Borgesen tankerako kontakizun fantastiko hau, zentzu guztietan biribila. 3. saria eskuratu du Mikel Zubeldiak, umorea, surrealismoa eta era guztietako sujerentziak elkartzen dituen ipuin batekin: "Zokaloak margotzeko eskailerak". Xelebrekeria irrigarriak eta erotismoa elkartu ditu Nagore Dorronsorok "Otordu goxoaren osteko bihotzerrea" istorioan. Gazteen mailako sarituak, azkenik, Begoña Merinoren "Aitorpen hitzak" eta Goiatz Labandibarren "Kateak" izan dira.
| Egile korporatiboa(k): | ; ; |
|---|---|
| Egilea(k): | ; ; ; ; ; |
| Argitaratua: |
Donostia :
Elkar,
L.G. 2002
|
| Bilduma: |
Tene Lehiaketa
; 19 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|


