Orratza eta kaltea / Joanes Urkixo
Ondarroa, 80ko hamarkada. Mikel zinegotzi aukeratu berri dute udal hauteskundeetan, eta ustekabean heroinaren zabalkundearekin egingo du topo: gazteen belaunaldi oso bat munduari bizkar emanda bizi da, hauts zuria beste ametsik gabe, eta heriotza etorkizun bakar. Ia inoren laguntzarik ez izan arren, aurre egingo dio arazoari: nola lagundu gazte horiei droga uzten? Nork saltzen dizkie papelinak, eta, batez ere, nork ekartzen ditu herrira? Erritmo bizian kontatutako thriller bat duzu esku artean: elkarrizketa arinak, gertaera kateatuak, on eta gaiztoak, gorantz doazen ekintzak eta tirotan lehertzen den amaiera apoteosiko bat. On egin!
Zerrenda:
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Argitaratua: |
Donostia :
Elkar,
L.G. 2020
|
| Bilduma: |
Ateko bandan (Elkar)
; 49 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan |


