Itzalaren ertzean / Pablo Sastre
Harritu gaitzaten eskatzen diegu ipuinei gehienetan: ezusteko bat batzuetan, zirrara arin baina sarkorra besteetan, zauri bat bezala, dardarizoa bizkarrezurrean, bertigo mehe bat. Halakoxeak dira "Itzalaren ertzean" honetara Pablo Sastrek ekarri dituen hamar ipuinak, muga-mugan bizi diren pertsonaia zaurituak: iraganaren eta oroinaren hegalean, metamorfosiaren limitean, bizitzaren eta heriotzaren artean kolokan, klandestinitatearen fronteran, errealitatearen eta ametsaren muturreko amildegian... bertigo arin bat. Sastreren pertsonaiak beren kabuz mintzo dira, gurekin hizketan arituko balira bezala, elkarrizketa bizkor eta naturalez. Beti dardarizo batek mugiturik, ezusteko batek, agian.
Zerrenda:
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Argitaratua: |
Zarautz : Iruñea :
Susa,
1996
|
| Edizioa: | 1. ed. |
| Bilduma: |
Narratiba (Susa)
; 22 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak |
| Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Narratiba (Helduentzat) | N SAS itz | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK20090198 |


