"C´est la vie" kantatzen dute zaharrek / Karlos Zabala
Anton Pla, berrogeita bost urte inguruko hondarribiarra, bi seme-alabaren aita, lehen lorezain eta orain finka-administratzaile; larunbatetan aita alargunari bisita egiten dio Lesakan eta igande goizetan bere lagun Kinkori taberna garbitzen laguntzen dio Irunen. Gizon arrunta, inon arruntik bada, xehetasun txiki batengatik ez balitz: egun batez, hartarako arrazoi zehatzik eta bultzada jakinik gabe, atzeraka ibiltzen hasiko da. Xelebrekeria moduan hasi, eta azken muturreraino eramango du burutazioa Antonek, eta gauza bera nobelaren egileak: hari-muturretik tiraka, pertsonaiari segika ibiliko da hiru bat astez, uneoro gertatzen eta bururatzen zaizkionak kontatuz, eleberri umoretsu bezain harrigarria onduz. Baina nor da Anton Pla benetan? Ustekabean famatu bihurtzen den inuxentea? Pailazo sakratuen moduan gizartearen arauak zalantzan jartzen dituen transgresorea? Paradoxikoa, kaotikoa, xaloa, sarkastikoa, adar-jotzailea, zentzugabea... Ezaugarri horiek guztiek definitzen dute pertsonaia, zeinak, gure ispilu deformatzailea balitz bezala, noiz barre lasaia noiz irri urduria eginaraziko digun.
| Egile nagusia: | Zabala Oiartzabal, Karlos |
|---|---|
| Argitaratua: |
Donostia :
Elkar,
L.G. 2020
|
| Bilduma: |
Literatura (Elkar)
; 380 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
Antzeko izenburuak
-
Hain da triste la vie du touriste / Seve Calleja ; Xabier Monasteriok itzulia ; Jose Maria Muñozen marrazkiak ; Irakasleen Elkartearen eraginez
nork: Calleja, Seve
Argitaratua: (1986) -
Consummatum est / Joan Mari Irigoien
nork: Irigoien, Joan Mari (1948-2023)
Argitaratua: (2000) -
Consummatum est / Joan Mari Irigoien
nork: Irigoien, Joan Mari (1948-2023)
Argitaratua: (1993) -
Francoren mende kantatzen genuenean / Colette Larraburu ; [itzulpena, Euskal Kanta Berriaren Lagunak ; argazkiak, Daniel Velez, beste aipamenak ezik]
nork: Larraburu, Colette
Argitaratua: (2021) -
Karakol txikiren ipuinak / Karlos Zabala Oiarzabal ; marrazkiak, Concetta Probanza
nork: Zabala Oiartzabal, Karlos
Argitaratua: (2002)


