Euzkadi merezi zuten / Koldo Izagirre
"Euzkadi merezi zuten" mundu baten deskubrimendua da, egileak ezagutu ez duen mundu bat hain zuzen, bizi izan ez duena, ahoz, ipuinez heldu zaizkion pertsonaia eta gertakariren mundua. Maitasunez eta delikateziaz jasotako mundu bat beraz, iraganaren xarma osoarekin. Baina egileak kritikoki mostratzen dizkigu pertsonaiak, ironiazko hari mehe baina tinko batek lotzen baitu historiaren fantasia eta errealismoa, pertsonaien poetikotasuna eta krudelkeria. Gertakariak euskarak osoan menderatzen zuen garai eta lekutan dira jasotzen, eta orduko hitzez, esaldiz, bertsoz baliatzen da egilea munduaren nolakoa adierazteko, denbora joko eta aldaketa ausartez, batua-euskalki dialektikak dinamika harrigarri bat ematen diolarik.
Zerrenda:
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Argitaratua: |
Zarautz :
Lur ;
L.G. 1984
|
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|


