Malezia sorta / Jon Arano
Poema amaierak lehergailu prezisoenak baino kontu handiagoz ipintzen ditu, haize eta zurrunbazko hormadun kartzela aldeetara asmoz. Ipuinlaria finean, poemak kontakizun eta pasadizuetan gorpuzten dira, kasik bukaeraraino. Munduaz antza denez aspertua, hitzak kalkamonia gisara estekatzen ditu dedikatorietan. Idaztea sumintasunetik artera doan bide errebueltatsua, izar gorenik alkanzatzeko gauza izan ez eta bizitzari eusten dionarentzat, hura mozkortu behar iraunkorra denean. Filologo eta lexikologoz osaturiko azken erreleboan ez da euskarazko irakasle ez den asko kausitzen. Batzu tradizio ezagutezinetako izen eta izenburuez urrats eta hitzak oro kateatuz, beste batzu liburu ezberdinetan jaso imajinez kolaketaz poemak burutzen dituzten artean, Jon Aranok nahiago izan du munduaren afiziotik abiatzea. Mundua, itsas gaizto hau, lehorretik antzeman ezin dela eta hondoraino murgildu; kaiera ohi ez diren bagei ezin gainera baina zaldi izu bailiran aurre emanez jaurtikitzen ditu hitzak Jon Arano itsas(h)ondotarrak; hitzak estekatu eta laxu, bizitzaren ugal, bileterik gabeko polizontea da poeten tratanteez jasotako itsasbazterreko portuan, lehorrera atzerriratuetan. [Tere Irastorza]
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Argitaratua: |
Zarautz :
Susa ;
1991
|
| Edizioa: | [1. ed.] |
| Bilduma: |
Poesia (Susa)
; 10 |
| Generoa / Forma: |
Poesia
Helduentzako Literatura Baliabide digitalak |
| Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
| Sinopsia: | Poema amaierak lehergailu prezisoenak baino kontu handiagoz ipintzen ditu, haize eta zurrunbazko hormadun kartzela aldeetara asmoz. Ipuinlaria finean, poemak kontakizun eta pasadizuetan gorpuzten dira, kasik bukaeraraino. Munduaz antza denez aspertua, hitzak kalkamonia gisara estekatzen ditu dedikatorietan. Idaztea sumintasunetik artera doan bide errebueltatsua, izar gorenik alkanzatzeko gauza izan ez eta bizitzari eusten dionarentzat, hura mozkortu behar iraunkorra denean. Filologo eta lexikologoz osaturiko azken erreleboan ez da euskarazko irakasle ez den asko kausitzen. Batzu tradizio ezagutezinetako izen eta izenburuez urrats eta hitzak oro kateatuz, beste batzu liburu ezberdinetan jaso imajinez kolaketaz poemak burutzen dituzten artean, Jon Aranok nahiago izan du munduaren afiziotik abiatzea. Mundua, itsas gaizto hau, lehorretik antzeman ezin dela eta hondoraino murgildu; kaiera ohi ez diren bagei ezin gainera baina zaldi izu bailiran aurre emanez jaurtikitzen ditu hitzak Jon Arano itsas(h)ondotarrak; hitzak estekatu eta laxu, bizitzaren ugal, bileterik gabeko polizontea da poeten tratanteez jasotako itsasbazterreko portuan, lehorrera atzerriratuetan. [Tere Irastorza] |
|---|---|
| Deskribapen fisikoa: | 123 or. ; 20 cm |
| ISBN: | 84-86766-28-1 |


