Azala
Liburua Eskuragarri

Autoa / Harry Crews ; euskaratzaileak, Eduardo Matauko, Kristin Addis

Asko dira Estatu Batuetako hegoaldeak literaturari emandako idazleak. Asko eta ez nolanahikoak. Hegoaldea aipatu eta, berehala, izen anitz etorriko zaizkigu gogora: William Faulkner, Flannery O'Connor, Eudora Welty eta abar luzea. Zaila da idazle guzti horiek amankomunean omen daukatena zehaztea. Lehenik eta behin, eurak izan dira talde bat osatzen duteneko ideiari etengabe uko egin diotenak. Dena den, idazle hauek ahotan erabili eta nekeza egingo zaio edonori hegoaldetasun kontzeptu lauso horri itzuri egitea. Zertan datzan doi-doi jakin gabe ere, idazleok biltzen dituen laino antzeko bat jabetzen da irakurleaz. Haien liburu bat eskuartean hartu eta gizarte baten hondamenaren lekuko dela maiz irudituko zaio irakurleari. Beltz eta zurien arteko tirabirak, nekazari txiroen iraunbizitzeko burrukak eta erlijiokeriak izango ditu irakurgai. Munstroez beteko zaizkio begiak. Eta horixe bera aurkituko du Harry Crews-en liburuetan ere. Horixe bera baina areago eramana, muturreraino. Crewsek ez ditu-eta hitz erdiak maite. Esan beharrekoa argi eta garbi, horra bere leloa. Bere pertsonaiei bezalaxe, Crewsi gordina gustatzen zaio haragia. All we need of hell deritzan bere nobela batean, honako hau dio pertsonaia nagusiak: «Jakiteak, pentsatzeak bezala, ez zuen ezertarako balio. Pentsatzeak, zeunden toki berean uzten zintuen beti. Ezin zenuen pentsamenduaren bidez gas kamaratik irten edo burdin hesia zeharkatu. Ekintza zen dena.» Eta bere liburuetan ez da sekula ekintza...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Crews, Harry (1935-2012)
Egilea(k): Matauko, Edorta (1950-2026) ; Addis, Kristin
Argitaratua: Lasarte-Oria : Susa, 1993
Edizioa: 1. ed.
Bilduma: Erreferentziak (Susa) ; 10
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)

Antzeko izenburuak