Azala
Liburua Eskuragarri

Istorio bakarra / Julian Barnes ; itzulpena, Aritz Gorrotxategi Mujika

"Istorio bakarra" honetan, Julian Barnes bikote baten zirrikituetan sartzen da. Iraun al dezake maitasun batek betiko, baita mingarria bada ere? Noraino hel daiteke gizartearen konbentzioekin bat ez datorren bikote bat? Batez ere bikotekideen artean adin ezberdintasun handia badago? Maitasunaren alde argiak alde iluna ere izan ohi du itsatsita. Elkarbizitzaren herdoila. Lehenago edo geroago gezurrak heltzen dira. Bikotekideek harremanari eusten diote, baina agian utzikeriagatik edo koldarkeriagatik.Askatzea izan daiteke irtenbidea. Baina inoiz aska al zaitezke benetan istorio bakar horretaz? Barnesen ohiko gaiak aurkituko ditu irakurleak nobela honetan: maitasuna, bizitzaren zentzua, gaztetasuna eta zahartzaroa, belaunaldien arteko talka, oroimena... Barnesek berezkoa duen zigiluarekin gainera: ironia, sakontasuna eta zehaztasuna.

Zerrenda:
Egile nagusia: Barnes, Julian
Egilea(k): Gorrotxategi Mujika, Aritz
Argitaratua: Donostia : Meettok, L.G. 2018
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura

Antzeko izenburuak