Azala
Liburua Eskuragarri

Mami Lebrun / Kepa Errasti, Xake Produkzioak [antzerki konpainia]

"Mami Lebrun" antzezlana azken urte hauetan euskal antzerkigintza, pauso sendoz, jorratzen ari den ibilbide oparoaren beste adibide bat da. Kepa Errastik idatzia, Kepa bera partaide den Xake Produkzioak konpainiak 2016ko maiatzean estreinatu zuen. Izandako harrera onaren adierazle izan daiteke 2018ko martxoan XVIII. Donostia Antzerki Saria jaso izana. Mami Lebrun antzezlanean amonaren heriotzak sortutako zirrara pertsonala du fikzioak sorgune. Antzerkiak antzerkiaren barruan ematen dituen aukerak baliatuz, heriotzaz, doluaz, iraganaz, maite genituen gertukoen memoriaren zaintzaz, aurreko belaunaldiek bizitzea tokatu zitzaien mundualdiari emandako erantzunaz... eta, inplizituki besterik ez bada ere, oraingoari eta etorkizunari guk eman beharrekoaz mintzo da. Neurri handi batean, azken urteotako euskal antzerkigintzan errepikatzen den gertuko eta ez hain gertuko memoriaren gaia presente dago testuan.

Zerrenda:
Egile nagusia: Errasti, Kepa
Egile korporatiboa(k): EHAZE ; Xake Produkzioak
Argitaratua: Donostia : Zarautz : EHAZE ; Susa, 2020
Edizioa: [1. argit.]
Bilduma: Ganbila (Susa) ; 5
Generoa / Forma: Antzerkia
Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)

Antzeko izenburuak