Azala
Liburua Eskuragarri

Errotik / Gotzon Barandiaran

Langileen adorea, zanpaketaren gordinkeria, erresistentziaren ederra, familiaren estura, borrokaren zaila, mendekuaren bihozkada dira Gotzon Barandiaranen lehen nobelako gaiak. Bilboko Euskalduna ontziolan 2.461 langileetatik 200entzako tokia besterik ez zela izango adierazi zuen Espainiako Gobernuak 1984an, birmoldaketa asmoak abian jarri zituenean. Txikizioaren aurrean kalera atera ziren beharginak protestan eta borrokan, faktoriaren eraistea galaraztearren. Ankerra izan zen Agintaritzaren erantzuna: atxiloketak, zaurituak eta hildakoak. Euskaldunako langilea izan zen Luis Urresti; deskalabru haren ondotik minbizi batek eraso du eta hiltzera doa. Bere alaba Loreari urradura garratza handituko zaio betiko. Aitaren eta alabaren arteko solas etenek eta oroitzapenenek egituratzen dute kontakizun osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Barandiaran, Gotzon
Argitaratua: Zarautz : Susa, 2011
Edizioa: 2. argit
Bilduma: Narratiba (Susa) ; 88
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N BAR err Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20060094