Erbestetik barne-minez : gutunak 1935-1967 / Andima Ibiñagabeitia ; Patri Urkizuren edizioa
Andima Ibiñagabeitiak idatzitako 253 gutun bildu ditu Patri Urkizuk, 36ko gerra osteko gure literaturaren eta kulturaren zati handi baten testigantza gordetzen dutenak, ezinbestekoak erbesteko eta exilioko urteak ezagutze eta ulertze aldera. Jose Antonio Agirre lehendakaria, Nemesio Etxaniz, Santi Onaindia, Koldo Mitxelena, Txomin Peillen... dira eskutitz hauen hartzaileak, baina guztien gainetik nagusiak: Jokin Zaitegi eta Jon Mirande. Horrela beraz, 1995ean argitaratutako Miranderen gutunak ere osatzen ditu Ibiñagabeitiaren bilduma honek, eta XX. mendean idazleen artean izandako harremanik estu eta bihozkoienetako bat erakusten. Andima Ibiñagabeitiaren taldekide izan ziren gaztetan (Loiolan) Iñaki Goenaga, Plazido Mujika, Jokin Zaitegi, Lauaxeta... Aita Estefania izaki literatur gidari. Ibiñagabeitiak exilioko Eusko Jaurlaritzarentzat eta Aliatuentzat zerbitzu sekretuetan lan egin zuen (Bilbon, Madrilen eta Bartzelonan), Anton Zugadirekin batera eta Pepe Mitxelenaren agindupean. Jon Mirande eta Peillen anaien euskara irakasle izan zen (Parisen), eta Euskal PEN kluba sortu zuen Mirande, Peillen, Irujo, Zaitegi eta Krutwigekin. Euzko-Gogoa zuzentzera jaoan zen Zaitegirengana (Guatemalara). Irrintzi aldizkaria sortu zuen Matxarirekin, eta Eman Aldizkaria Miranderen laguntzaz.
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Egilea(k): | |
| Argitaratua: |
Zarautz :
Susa,
L.G. 2000
|
| Bilduma: |
Saiakera (Susa)
|
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Saiakerak
Biografiak Posta-trukea Baliabide digitalak |
| Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
| Sinopsia: | Andima Ibiñagabeitiak idatzitako 253 gutun bildu ditu Patri Urkizuk, 36ko gerra osteko gure literaturaren eta kulturaren zati handi baten testigantza gordetzen dutenak, ezinbestekoak erbesteko eta exilioko urteak ezagutze eta ulertze aldera. Jose Antonio Agirre lehendakaria, Nemesio Etxaniz, Santi Onaindia, Koldo Mitxelena, Txomin Peillen... dira eskutitz hauen hartzaileak, baina guztien gainetik nagusiak: Jokin Zaitegi eta Jon Mirande. Horrela beraz, 1995ean argitaratutako Miranderen gutunak ere osatzen ditu Ibiñagabeitiaren bilduma honek, eta XX. mendean idazleen artean izandako harremanik estu eta bihozkoienetako bat erakusten. Andima Ibiñagabeitiaren taldekide izan ziren gaztetan (Loiolan) Iñaki Goenaga, Plazido Mujika, Jokin Zaitegi, Lauaxeta... Aita Estefania izaki literatur gidari. Ibiñagabeitiak exilioko Eusko Jaurlaritzarentzat eta Aliatuentzat zerbitzu sekretuetan lan egin zuen (Bilbon, Madrilen eta Bartzelonan), Anton Zugadirekin batera eta Pepe Mitxelenaren agindupean. Jon Mirande eta Peillen anaien euskara irakasle izan zen (Parisen), eta Euskal PEN kluba sortu zuen Mirande, Peillen, Irujo, Zaitegi eta Krutwigekin. Euzko-Gogoa zuzentzera jaoan zen Zaitegirengana (Guatemalara). Irrintzi aldizkaria sortu zuen Matxarirekin, eta Eman Aldizkaria Miranderen laguntzaz. |
|---|---|
| Deskribapen fisikoa: | 331 or. ; 21 cm |
| ISBN: | 84-86766-14-1 |


