Azala
Webgunea Eskuragarri

Irakurgunea [Interneteko baliabidea - Webgunea] / [Hezkuntza Saila]

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Irakurtzeko Plan berriari Irakurketa Plana deritzo. Haren bidez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak laguntza- eta babes-baliabideen multzo bat jartzen du hezkuntza-komunitatearen eskura. Ekimen honen helburua da, hain zuzen, gure ikasleen irakurmena hobetzea eta haien artean irakurzaletasuna bultzatzea. Irakurketa Plan honek ezaugarri oso zehatzak dituen testuinguruan ditu sustraiak. Izan ere, EAEko hezkuntza-sistemak euskara dauka bizkarrezur eta bere gain hartu du bi hizkuntza ofizialen erabilera sozialaren desoreka berdintzearen erronka. Momentu honetan, euskara-gaztelania planteamendu elebiduna hobetzearen eta finkatzearen erronkari beste bat gehitu behar zaio: benetako sistema eleanitza bihurtzea, eta atzerriko hizkuntza bat edo gehiagoren ikasketa modu eraginkorrean eta integratzailean egitea, elebiduntasunaren helburuekin, bi hizkuntza ofizialetan. Bide horretan, euskal hezkuntza-sistemaren berezitasunek arreta berezia behar dute hizkuntzen ikasketan eta tratamenduan. Irakurmena oinarrizko komunikazio-trebetasuna da bai norberaren garapen pertsonalerako eta sozialerako bai eta ezagutzarako sarbidea izateko ere. Hortaz, Irakurketa Plana hobekuntzarako oinarrizko tresnatzat jotzen da. Hezkuntza-sistemaren bilakaerak berak eta lortutako aurrerapenek kontuan hartu beharreko ondorioak izan dituzte. Funtsezkoetako bat da ikasleen perfil elebidunen aniztasuna, baldintzatuta batez ere euskara eskuratzeko moduagatik (eskolan bakarrik, edo bait...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Webgunea ikusteko
Sinopsia:Euskadiko Autonomia Erkidegoko Irakurtzeko Plan berriari Irakurketa Plana deritzo. Haren bidez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak laguntza- eta babes-baliabideen multzo bat jartzen du hezkuntza-komunitatearen eskura. Ekimen honen helburua da, hain zuzen, gure ikasleen irakurmena hobetzea eta haien artean irakurzaletasuna bultzatzea. Irakurketa Plan honek ezaugarri oso zehatzak dituen testuinguruan ditu sustraiak. Izan ere, EAEko hezkuntza-sistemak euskara dauka bizkarrezur eta bere gain hartu du bi hizkuntza ofizialen erabilera sozialaren desoreka berdintzearen erronka. Momentu honetan, euskara-gaztelania planteamendu elebiduna hobetzearen eta finkatzearen erronkari beste bat gehitu behar zaio: benetako sistema eleanitza bihurtzea, eta atzerriko hizkuntza bat edo gehiagoren ikasketa modu eraginkorrean eta integratzailean egitea, elebiduntasunaren helburuekin, bi hizkuntza ofizialetan. Bide horretan, euskal hezkuntza-sistemaren berezitasunek arreta berezia behar dute hizkuntzen ikasketan eta tratamenduan. Irakurmena oinarrizko komunikazio-trebetasuna da bai norberaren garapen pertsonalerako eta sozialerako bai eta ezagutzarako sarbidea izateko ere. Hortaz, Irakurketa Plana hobekuntzarako oinarrizko tresnatzat jotzen da. Hezkuntza-sistemaren bilakaerak berak eta lortutako aurrerapenek kontuan hartu beharreko ondorioak izan dituzte. Funtsezkoetako bat da ikasleen perfil elebidunen aniztasuna, baldintzatuta batez ere euskara eskuratzeko moduagatik (eskolan bakarrik, edo baita familian eta/edo inguruan) eta bizi diren inguru soziolinguistikoagatik. Beraz, esperientzia linguistikoak oso anitzak dira euskal gazteen artean, eta ezarritako helburuak lortzeko ezinbestekoa da askotariko tratamenduak pentsatzea planifikazio-mailan eta maila didaktikoan. Testuinguru honetan, azken hamarkadetan metatutako esperientziak, hezkuntzan jarduten duten eragileen, erakunde sozialen eta administrazio publikoaren gogoetek, bai eta aurrera eramandako ebaluazioak ere erakutsi dute beharrizana dagoela curriculum-hizkuntzen ikasketetan hobetzeko. Testuinguru horretan kokatzen da, bada, I. Irakurketa Plana. Irakurmena oinarrizko komunikazio-trebetasuna da; gainera, eragin zuzena dauka edukien ikasketan eta pertsonen garapen pertsonalean eta garapen sozialean. Irakurmenaren garapenak zerikusia dauka hizkuntzen integrazioaren planteamenduekin. Izan ere, hizkuntzen arteko ezberdintasunetatik haratago, irakurmenaren estrategiak zeharkakoak dira, oinarrizko konpetentziak eta irakurzaletasunerako motibazioa diren bezalaxe. Baieztapen honek behartu egiten ditu irakasleak taldekako plangintzak eta talde-lana lantzera, eta ahalbidetzen du, gainera, oinarri elebiduna duen ereduaren ezaugarriak aprobetxatzea. Horretarako, Irakurketa Planak gida bat eskaintzen du, Zentroko Irakurketa Planak diseinatzen laguntzeko. Plan horiek Ikastetxeen Hizkuntza Planari (IHP) atxikiko zaizkio, eta irakurmenaren garapena egituratuko dute, zentro bakoitzaren lehentasunei eta berezitasunei erantzunez. Bide horretan, diseinu propio batek lagundu egingo luke aniztasunari erantzuten, hots, ikaslearen perfil ezberdinei erantzuten testuinguru ezberdinetan. Halaber, zera bermatuko du: Irakurketa Plana modu integratuan diseinatzea, bi curriculum-hizkuntzak garatzeko proposatu diren hobekuntzekin bat.
Deskribapen fisikoa:: Webgunea