Azala
Liburua Eskuragarri

Markak : Gernika 1937 / Bernardo Atxaga

Liburu honekin batera "Guernica" Euzkadiko Jaurlaritzak 1937an argitaratuko liburuxkaren faksimile-edizioa berrargitaratu da. Imajina dezagun egoera; pentsa dezagun bonbardatuak, metrailatuak, erreak izan ziren biktimengan, edo kartzelatuak, beren ondasunez desjabetuak, beren hizkuntzan mintzatzeagatik mehatxatuak izan zirenengan -¡Habla en cristiano!-; pentsatu gainera hogeita hamar urte luzez ez zutela gertatutakoa kontatzeko aukerarik izan -nork erre zuen Gernika?-; pentsatu, azkenez, Ricardo de la Cierva eta haren gisako beste batzuentzat biktima horiek ez daukatela kexa-txinta bat ateratzeko eskubiderik, eta ateratzen badute, «malko-jario», «sentimental» edo antzeko kalifikatzaile-karkaxak jasotzen dituztela. Biblian dauden lerro batzuk etortzen zaizkit gogora: «Euli hilek lurringilearen olioa kutsatzen eta kirasten duten bezala...».

Zerrenda:
Egile nagusia: Atxaga, Bernardo
Argitaratua: Iruñea : Pamiela, 2007
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Upaingoa (Pamiela) ; 14
Gaia:
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus aurkibidea