Txipiroiak bere beltzean / Rafa Egiguren
Japonian misiotan dela antzerki zuzendari batekin pilota apustua egiten duen jesuita; Donostiako Alde Zaharrean Pintxo Tasting Tour batean dabilen bitartean molotov koktelak hegan ikusten dituen kataluniarra; 36ko gerraostean, ezkonbidaia Santoñan preso duten senidea bisitatzeko baliatzen duen bikotea; Euskal Herriko etxe baten eta jabearen bilakaera kontatzen dituen xurgagailu japoniarra; antolakunde klandestino batean, bikotekidearen kontrako ildoa aukeratzen duen militantea; XVI. mendeko Txinako nobela batetik ateratzen den pertsonaia, donostiar baten desioa betetzeko... Askotarikoak dira ipuinotako protagonistak eta gaiak. Ustekabeko tokietan aurkituko du umorea irakurleak Rafa Egigurenen hamahiru ipuinotan. Liburuek, klandestinitateak, antzerkiak, zahartzaroak zeharkatzen dute idazlearen aurreneko ipuin bilduma. Eta bere lanetan ohikoa den Ekialdeko kulturak.
| Egile nagusia: | Egiguren, Rafa |
|---|---|
| Argitaratua: |
Zarautz :
Susa,
L.G. 2019
|
| Bilduma: |
Narratiba (Susa)
; 132 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
| Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan |
Antzeko izenburuak
-
Mugarrien garraioan / Rafa Egiguren
nork: Egiguren, Rafa
Argitaratua: (1986) -
Chevrolet tropikala / Rafa Egiguren
nork: Egiguren, Rafa
Argitaratua: (2007) -
Gauza guztiak / Rafa Egiguren Rekalde
nork: Egiguren, Rafa
Argitaratua: (2011) -
Rafa Egiguren / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre
nork: Egiguren, Rafa
Argitaratua: (2002) -
Zuri beltzean bizi izanak : Zestoa argazkitan
Argitaratua: (2005)


