Azala
Liburua Eskuragarri

Arkeologiako eskuliburua : hastapenak : gaiak, aztarnategiak, metodoak eta gaitasunak / Jim Grant, Sam Górin eta Neil Fleming ; [itzultzailea eta zuzentzailea, Lide Azkue eta Ane Goenaga (Elhuyar Fundazioa) ; hizkuntza-begiralea, Iñigo Roque ; begiral teknikoak, Alvaro Arrizabalaga eta Jose Antonio Mugica (UPV/EHU)]

"Liburu hau baliabide paregabea da Arkeologiako ikasleentzat, eta hainbat mailatan erabiltzeko modukoa da: institutuan, unibertsitatean, helduentzako hezkuntzan, dibulgazioan... Gaur egungo gaiak eta adibide orokorrak jasotzen ditu, testuinguruan emanak. Proposatzen duen ikasketa-metodoa ere oso praktikoa da, eta gaian are gehiago sakontzeko gogoa pizten du" (Baxter, Glasgow-ko Caledonian University). "The Archaeology Coursebook" ospetsuaren hirugarren edizioaren itzulpena duzu esku artean, eta erabat eguneratua eta berregituratua dator. Oso baliabide osatua da Arkeologiara lehen aldiz hurbiltzen diren ikasleentzat. Azken metodoak eta zenbait kasu-azterketa aipatzeaz gainera, gaian barneratzeko ezagutza eta kontzeptu teknikoak eskaintzen dizkie Batxilergoko nahiz unibertsitateko ikasle eta irakasleei, bai eta zaleei oro har ere. Xeheki berrikusitako edizio honetan, hauek aurkituko dituzu: metodo arkeologiko erabilienak; kontzeptuak eta ikasgaiak, eta haiek ulertzeko behar diren ezagutzak; materialak interpretatzen eta azterketetako zenbait zeregin eta galdera zuzen ebazten laguntzeko azalpenak; kasu-azterketa lagungarriak; aztarnategi esanguratsuak; hitz gakoak; zereginak eta teknikak garatzeko laguntzak; kontzeptu irudidunak; aztarnategien 400 argazki eta marrazkiren interpretazio eta iruzkinak; metodologia eta prozedurak; tresnak eta ekipamendua. Horiekin batera, webgune osagarri hobetuak jarduera interaktibo berriak eta beste webgune garrantzitsu batzue...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Grant, Jim
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Egilea(k): Gorin, Sam ; Fleming, Neil ; Azkue Iruretagoiena, Lide ; Goenaga Unamuno, Ane ; Roque Eguzkitza, Iñigo ; Arrizabalaga, Alvaro
Argitaratua: Bilbao : Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2019
Bilduma: Unibertsitateko eskuliburuak (EHU)
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Sinopsia:"Liburu hau baliabide paregabea da Arkeologiako ikasleentzat, eta hainbat mailatan erabiltzeko modukoa da: institutuan, unibertsitatean, helduentzako hezkuntzan, dibulgazioan... Gaur egungo gaiak eta adibide orokorrak jasotzen ditu, testuinguruan emanak. Proposatzen duen ikasketa-metodoa ere oso praktikoa da, eta gaian are gehiago sakontzeko gogoa pizten du" (Baxter, Glasgow-ko Caledonian University). "The Archaeology Coursebook" ospetsuaren hirugarren edizioaren itzulpena duzu esku artean, eta erabat eguneratua eta berregituratua dator. Oso baliabide osatua da Arkeologiara lehen aldiz hurbiltzen diren ikasleentzat. Azken metodoak eta zenbait kasu-azterketa aipatzeaz gainera, gaian barneratzeko ezagutza eta kontzeptu teknikoak eskaintzen dizkie Batxilergoko nahiz unibertsitateko ikasle eta irakasleei, bai eta zaleei oro har ere. Xeheki berrikusitako edizio honetan, hauek aurkituko dituzu: metodo arkeologiko erabilienak; kontzeptuak eta ikasgaiak, eta haiek ulertzeko behar diren ezagutzak; materialak interpretatzen eta azterketetako zenbait zeregin eta galdera zuzen ebazten laguntzeko azalpenak; kasu-azterketa lagungarriak; aztarnategi esanguratsuak; hitz gakoak; zereginak eta teknikak garatzeko laguntzak; kontzeptu irudidunak; aztarnategien 400 argazki eta marrazkiren interpretazio eta iruzkinak; metodologia eta prozedurak; tresnak eta ekipamendua. Horiekin batera, webgune osagarri hobetuak jarduera interaktibo berriak eta beste webgune garrantzitsu batzuetarako estekak eskaintzen ditu (www.routledge.com/textbooks/9780415462860). Jim Grant Cirencester College-ko Arkeologiako aztertzaile burua eta zuzendariordea da, eta landa-arkeologian aditua. Sam Gorin Newark eta Sherwood College-ko Arkeologiako koordinatzaile burua eta curriculum-zuzendari ohia da. Lan asko egina da East Midlands-ko landa-arkeologian. Neil Fleming Horsham-eko Christ´s Hospitaleko Arkeologiako aztertzaile burua eta Batxilergoko arduraduna da. Esperientzia handia du Arkeologiako irakasle gisa eta landa-arkeologian.
Jatorrizko izenburua:Jat. izenb.. The Archaeology Coursebook - an, introduction to themes, sites, methods and skills.
Bibliografia-oharra, etab.:Bibliografia: [439]-443 or.
Deskribapen fisikoa:XXVIII, 461 or : z.-b. ir., argk. ; 24 cm
ISBN:978-84-1319-084-6