Elikadura-sistemak : elikadura burujabetzaren eta agroekologiaren estrategia askatzaileak / Efren Areskurrinaga, Mirene Begiristain, Eduardo Malagón; Hegoa
Globaletik lokalera bidea eginez elikadura-sistemen eraketa azaltzea da lan honen helburua. Globalizazio-prozesu neoliberalak azken hamarkada hauetan zehar elikadura-eredu industrial globalizatuaren aldeko bide sendoak eraiki ditu. Alabaina, elikadura-sistema globala eratzearekin batera, nekazaritzaren produkzioaren ereduak aldatu dira, jardueraren modernizazioaren izenean. Hala ere, eta nahiz eta produkzioa handitu, berrikuntzaren indarrek arazoak sortu izan dituzte, bai lurraldearen sostenguaren ikuspegitik, bai ingurumen-oreka eta pertsonen bizitzaren duintasuna kolokan jarri izan direlako. Horrek guztiak nekazaritza- eta elikadura-eredu alternatibo baten paradigma garatzea bultzatu du: Elikadura Burujabetza. Eremu globalaren dinamikak eta nekazaritza-politiken erabaki horiek guztiek eragin itzela izan dute tokiko baserritarrengan eta elikadura-sistemen joeretan, eta euren garapenean argi-itzalak sortu dituzte. Lan honetan, agroekologiaren paradigma oinarritzat hartuz, ondorioztatuko dugu tokiko elikadura-sistemak garatzeko ezinbestekoa dela Nekazaritza Akordioari dagokionez derrigorrez bete beharreko neurriak bertan behera uztea, eta onartzea herrialdeen Elikadura Burujabetzaren eskubidea eta elikadura-sistema bera ikuspegi feministatik berraztertzea beharrezkoa dela. Maila pragmatikoan ere zenbait adibide eta tresna aipatuko ditugu, eskubide hori jorratzeko eta agroekologiaren estrategia askatzailearen gakoak mahaigaineratzeko.
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Erakunde egilea: | |
| Egilea(k): | ; ; |
| Argitaratua: |
Bilbo
: Hegoa
, 2019
|
| Bilduma: |
Hegoak zabalduz
|
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Erreferentzia-materialak
Monografiak |
| Loturak: |
Ikusi materiala Hegoa-ren webgunean Joan material honetara |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Aldizkariak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK19120307 |


