Azala
Liburua Eskuragarri

Lisboako setioaren historia / José Saramago ; itzulpena, Jon Alonso

Raimundo Silva, adinean sartuxea dagoen testu-zuzentzaile lisboarra, mutilzahar metodiko eta bizimodu aspergarria daramana, egun batez, Lisboako setioari buruzko liburu bat zuzentzen ari dela, bere betebeharrari itzuriko zaio eta "bai" jarri behar zuen lekuan "ez" idatziko du. Transgresio txiki horrek Portugaleko Historia aldatzen du, baina baita Raimundo Silvaren beraren historia ere, gizon apal eta grisa zena behingoz bere patuaren subjektu bihurtuko baita, erabakimenaren jabe eta bere geroaren egile. Gizatasunari, historiari, fikzioari eta maitasunari buruzko gogoeta mamitsuez gain, ohargarria da Saramagoren idazkera berezia, bere sintaxi landu, konplexu eta jostalariak gai batetik bestera, garai batera bestera baitarama irakurlea, bide bihurri eta sigi-sagatsuetan barrena.

Zerrenda:
Egile nagusia: Saramago, Jose (1922-2010)
Erakunde egilea: EIZIE
Egilea(k): Alonso, Jon
Argitaratua: Donostia : Elkar, L.G. 2019
Bilduma: Urrezko biblioteka (Elkar) ; 18
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Antzeko izenburuak