Eduardo Chillida III (1983-1990) : catálogo razonado de escultura = Eskulturaren katalogo arrazoitua = Catalogue raisonné of sculpture / [testuak] Ignacio Chillida, Alberto Cobo ; [hitzaurrea, Renato Bocchi ; itzulpenak, euskaratik gaztelaniara Jon Muñoz, gaztelaniatik ingelesera Paul Edson]
Eduardo Chillidaren (1983-1990) "Eskulturaren katalogo arrazoitua"ren hirugarren liburuki honek euskal artista handi honek 1983tik 1990ra bitartean egindako eskulturak biltzen ditu, eta lehenengo eta bigarren liburukian hasitako lana segitzen du, hartan Chillidaren 1948tik 1982ra obrak aztertzen baitira. Katalogo osoak lau liburuki izango ditu eta 2.000 orrialdetik gora, eta lehendabizikoz eskaniko du Chillidaren eskultura guzti-guztien katalogazioa. Chillida-Leku Museoko jabeen zuzendaritza zientifikoaren pean egina den argitarapen hau dokumentazio eta analisi lan zorrotz eta luze baten emaitza da, eta Chillidad bitarte horretan zehar eginiko eskultura bakoitza identifikatzeko aukera ematen du. Pieza katalogatu bakoitzak informazio zehatza du haren dataz, materialez, jabeez, erakusketez, eta bibliografiaz, eta bana edo bina argazki ditu, obra bakoitzaren erakusgarri. Liburuki honek Renato Bocchiren hitzaurre bat du; Renato Bocchi izen handiko arte historialaria eta Eduardo Chillidaren obran eta pentsamenduan espezialista da, eta, hala, aberastu egiten da katalogazio-lana eta argitu egiten dira artista unibertsal handi honen planteamendu estetikoak.
Zerrenda: