Azala
Liburua Eskuragarri

Preso nago / Mikel Orbegozo

"Preso nago" abiapuntua hori izanik burutu du Mikel Orbegozok komiki bilduma hau. Preso egoteak ez baitu esan nahi askatasuna lapurtu diotenik, ezta gutxiago ere, sormenaren bitartez eskuratzen du presoak bere askatasuna. Komikigintzan autodidakta dugu Mikel Orbegozo eta lan honetan, aurretik egindako komikien isla ere sumatzen da, hori bere ingurukoek baino antzematen ez duten arren. Lan honekin saltoa eman eta bere sormena eta askatasun grina kolorez adierazten dio liburu honetara bere arreta zuzentzen duen orori. Espetxeko bizimoduaz ari da, barneko sentipenetaz, gauza txikienetaz ere, baina baita espetxeetan isla duen gure herriaren aurkako estrategia errepresiboaz. Duintasuna kolpatua, elkartasuna zigortua eta maitasuna ere kriminalizatu nahi den garaiotan, Mikelek salaketa lana egiten du, ikuspuntu ironiko eta umore puntu batekin ondua. Mikelek esaten duen moduan, ezkutatu nahi den errealitate gordin honen aurrean, bizitzari irrifar batekin aurre egiteak apur bat lbreago bihurtzen gaitu.

Zerrenda:
Egile nagusia: Orbegozo, Mikel
Argitaratua: [S.l.] : Ataramiñe, 2010
Generoa / Forma: Komikiak
Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Sinopsia:"Preso nago" abiapuntua hori izanik burutu du Mikel Orbegozok komiki bilduma hau. Preso egoteak ez baitu esan nahi askatasuna lapurtu diotenik, ezta gutxiago ere, sormenaren bitartez eskuratzen du presoak bere askatasuna. Komikigintzan autodidakta dugu Mikel Orbegozo eta lan honetan, aurretik egindako komikien isla ere sumatzen da, hori bere ingurukoek baino antzematen ez duten arren. Lan honekin saltoa eman eta bere sormena eta askatasun grina kolorez adierazten dio liburu honetara bere arreta zuzentzen duen orori. Espetxeko bizimoduaz ari da, barneko sentipenetaz, gauza txikienetaz ere, baina baita espetxeetan isla duen gure herriaren aurkako estrategia errepresiboaz. Duintasuna kolpatua, elkartasuna zigortua eta maitasuna ere kriminalizatu nahi den garaiotan, Mikelek salaketa lana egiten du, ikuspuntu ironiko eta umore puntu batekin ondua. Mikelek esaten duen moduan, ezkutatu nahi den errealitate gordin honen aurrean, bizitzari irrifar batekin aurre egiteak apur bat lbreago bihurtzen gaitu.
Deskribapen fisikoa:71 or. : kol. ir. ; 24 cm
ISBN:978-84-936914-4-5