Azala
Liburua Eskuragarri

Pentaedroa / Txema Garcia-Viana

Frankistek herri txiki bat hartu eta egundoko errepresioa ezarri dute. Jende askoren bila dabiltza, tartean, Pentaedroa osatzen duten bost kideen bila. Hauek, halabeharrez, sakabanatu egin dira. Norberak bere istorioa bizi du, eta, hala ere, boston istorioak behin eta berriz txirikordatzen dira, patuak haien bizitzak hari ikusezin baina sendoen bidez lotuko balitu bezala. Argumentu orokor horretan bildu ditu Txema Garcia-Vianak hamaika istorio, gerrari berari buruzko hausnarketa batekin batera. Pentaedroa gerra-nobela da, beraz, drama eta abentura dira nagusi, baina thrillerretik ere badu. Lan sendo eta arnasa luzekoa da, prosa landu eta nortasun handikoa, Garcia-Vianak idazle gisa lortu duen heldutasunaren lekuko.

Zerrenda:
Egile nagusia: García-Viana, Txema
Argitaratua: Donostia ; Elkar, L.G. 2019
Bilduma: Literatura (Elkar) ; 375
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N GAR pen Eskuragarri  Maileguan eskatu EK19110448