Azala
Liburua Eskuragarri

Ene herri txikia / Gaël Faye ; itzulpena, Irati Bereau Baleztena

Lehenago, ume zoriontsua zen garaian, Gabriel sekulako abenturetan sartuta ibiltzen zen bere lagunekin etxe ondoko paradisu txikian, kalean. Gero, ordea, familiako bakea hausten hasi zen gurasoak bereiztean eta istiluak ugaritzean bere "herri txikian", Burundin, Historiak hain gaizki tratatu duen Ertafrikako herrialdean. Aita kolono frantsesa eta ama Burundin bizi den ruandar tutsi emigratua izanik, 1994ko hutuen eta tutsien arteko gerra-genozidio-txikizio erabatekoan harrapaturik suertatu zen umea zelarik. Frantziara ihes eginik, handik hogei urtera kontatu ditu orduan bizitakoak eta zerk bultzatu duen jaioterrira itzultzera.

Zerrenda:
Egile nagusia: Faye, Gaël
Egilea(k): Bereau, Irati
Argitaratua: Iruñea : Igela, L.G. 2019
Bilduma: Mintaka (Igela) ; 15
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea