Azala
Liburua Eskuragarri

Josu Muguruza : balek hondatu ez zuten ametsa / [egileak] Iñaki Altuna, Mikel Zubimendi

Josu Muguruzaren heriotza latza, gogorra izan zen; bere lagun eta gertukoentzat, bortizki kendu zietelako Josu, eta Euskal Herriarentzat, Muguruza erailda konponbidearen kontra zeudenak gailendu zirelako. Josu Muguruzaren bizitza ere latza eta gogorra izan zen, baina ederra ere bai, gertukoek maitekiro gogoratzen dutenez. Liburu honek haren bizitzaren gaineko detaile txikiak eta esperientzia handiak jasotzen ditu, 1989ko azaroaren 20an, 31 urte zituela pistolero batzuek tiroz hildako militante abertzale, errefuxiatu, "Egin"-eko kazetari eta Herri Batasuneko diputatu izan zen gizonarenak. Horrez gain, kontakizunak garai hartako egoeraren gakoak eta Muguruzak egindako ekarpena eta bere ondare politiko eta ideologikoa biltzen ditu. Ardura handiak hartu zituen Aljerreko elkarrizketa politikoen garaian, eta saiatu, ahalegindu zen ametsa egia bilakatzen. Horregatik hil zuten, balek ametsa amesgaizto bihur zezaten, itxaropena amatatzeko, geroa iluntzeko. Muguruzaren hazia ereinda zegoen, ordea. Josurena ere bai. Bera hil eta egun gutxira jaio zen Ane alaba. Ba ote da metafora gordinagorik? Gorrotoaren eta maitasunaren arteko talkan, etorkizunak irabazi zuen partida.

Zerrenda:
Egile nagusia: Altuna, Iñaki
Egilea(k): Zubimendi, Mikel
Argitaratua: Bilbo : Baigorri, L.G. 2014
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Zinema dokumentala
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 32Muguruza, Josu ALT mug Eskuragarri  Maileguan eskatu EK19090131