Azala
Liburua Eskuragarri

Jotakie : Urolan pop / Xabi Borda

Musika indartsua nagusitu zen 80. hamarkadan Euskal Herrian; Rock Radical Vascoaren urteak ziren. Urola aldean, ordea, izan zen kontrako norabidean saiatu zen talderik. Jotakiek ordura arte euskal musikagintzan berria zen pop-rock musikari heldu zion. Talde garaikideen artean desberdinak ziren. Bereziak. Modernoak. Desegitean laupabost disko utzi zituzten, ibilbide duin baten testigu. Liburu hau, gustatzen zitzaiena eginez bizi nahi izan zuten gazteen historia duzue. Baina zerbait gehiago ere izan nahi du: Azkoitiko eta Azpeitiko rockaren jatorriaren bilatzea.

Zerrenda:
Egile nagusia: Borda, Xabi
Argitaratua: Soraluze : Gaztelupeko Hotsak , L.G. 2006
Bilduma: Bosgarren haria ; 6
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Biografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 785.16(466EH) BOR jot Eskuragarri  Maileguan eskatu EK19090124