Formulazioa eta nomenklatura kimikoa : IUPACen arauak eta ariketak / Garikoitz Beobide (zuz.) ; Efraim Reyes ... [et al.]
Izendatze eta formulazio kimikoa oinarrizkoa da kimika zientzietan eta berarekin erlazionatutako zientziaren beste adarretan diharduten komunitate zientifikoarentzat eta akademikoarentzat. Halere, bere garrantziak irismen zabalagoa du: funtsezkoa suertatzen da osasunarekin, segurtasunarekin eta jarduera komertzialekin erlazionatutako jardueretan eta eurak arautzen dituen nazioarteko legedia eraikitzerako orduan. Edozein delarik erabilera-esparrua, bizi garen mundu globalizatuak nazioartean adostutako nomenklatura kimikoko sistema bateratu baten beharra ezartzen du. Horren harira, Kimika Puru eta Aplikatuko Nazioarteko Batasunak (IUPAC, bere ingeleseko akronimoa) nomenklatura kimikoaren izaera eta erabileraren gaineko gomendioak helarazi ditu.
Liburu honek indarrean dauden IUPACen arauak laburbildu egiten ditu, beren ulermena errazteko formulazioa eta izendatzea lantzen dituzten adibide anitz emanez. Horretaz gain, nomenklatura kimikoan trebatzeko ariketak ere biltzen ditu. Liburuaren edukiak egokitu dira erabilgarriak izan daitezen bai batxilerrean eta bai unibertsitateko graduetan diharduten irakasle eta ikasleentzat.
Zerrenda: