Azala
Liburua Eskuragarri

Aitita-amamen guda zibila / Miren Billelabeitia eta Mungia BHIko ikasleak ; hitzaurrea, Ramon Saizarbitoria

Esku artean duzuen lan hau Mungiako institutuko DBH 4. mailako ikasleekin egindako idazketa proiektuaren emaitza da. Ikasleek Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok eleberria irakurri zuten 2017an eta 2018an. Eleberrian, beste gai batzuen artean, aitona-ilobaren arteko harreman estua erakusten da, eta horrekin batera oroimena, Gerra Zibilaren garaiko oroimenaren berreskurapena eta transmisioa. Eleberriaren irakurketan eta horren inguruan egindako literatur solasaldietan ikasleak eta irakaslea batean baino gehiagotan gogoratu dira aitita-amamekin izandako berriketez. Horren harira sortu zen proiektu hau. Eleberriko Lilik egiten duen moduan, geure gazteek ere beren aitita-amamen guda eta gudaoste garaiko oroimena gogora ekartzeko aukera izan dute. Lurperatutako mamuak agerian jartzeko eta ahaztutzat utzitakoa azaleratzeko. Kontakizunak era zuzen, xalo eta garbian emanda daude, idatzitik baino ahozkotik hurbilago. Tonua ere halakoa da, biguna, eta hizkera, herrikoia sarritan. Hunkigarriak dira beren apaltasunean, ez digute kontatuko sarritan irakurri ala entzun ez dugunik, baina oraingoan geure hurbilei gertaturikoak dira bertan azaltzen direnak. Belaunaldien arteko tarteak laburtu egin dira, mugak lausotu.

Zerrenda:
Egile nagusia: Billelabeitia, Miren
Egilea(k): Saizarbitoria, Ramon
Argitaratua: Donostia : Erein, 2019
Edizioa: 1. argit
Bilduma: Oroimenean barrena (Erein) ; 12
Gaia:
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
R600 Historia [R600] BIL ait Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE21040381
Narratiba (Helduentzat) N BIL ait Eskuragarri  Maileguan eskatu EK19060086