Azala
Liburua Eskuragarri

Iraumen / Alexander Martinez Iturria

Iraume Nueva York da, Tokyio eta Buernos Aires. Baita Gasteiz ere, Biarritz eta Barakaldo. Auto-ilara bakoitzaren atzean ezkutatzen den metropolia da Iraume, gure herriko monumentuaren aurrean turistez inguratu eta atzerritar sentiarazten gaituena, aste bukaezin baten ondoren ezkutuko altxorrak oparitzen dizkiguna. Gaur egungo euskal metropolia da Iraume, edo izan litekeena, edo izango dena... Hemeretzi ipuinek osatzen dute Alexander Martinezen lehen obra, eta fantasia izango da horren urrun ez dugun mundu berri hau ulertzeko giltza. Blues baten erritmoan egingo dugu dantza Iraumeko hiritarren artean, dragoi baten hegaldia jarraituz haurtzaroa atzean utzi, amesteko gai ez den gizagaixoari laguntzen saiatuko gara, eta metropolitik ihesean iraganera doan autobusean bidaiatuko dugu. Hainbat istorio eta pertsonaia erabiliz, hainbat estilo eta ahots uztartuz, Iraume osatzen duen gizartea bezain anitza den obra aurkezten digu idazle irundarrak.

Zerrenda:
Egile nagusia: Martinez Iturria, Alexander
Argitaratua: Sevilla : Algaida, 2019
Edizioa: 1. ed
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura

Antzeko izenburuak