Azala
Liburua Eskuragarri

Ion / Platon ; hitzaurrea José Ramón Arana ; sarrera eta itzulpena Javier Alonso, Jon Etxaide, Hannot Rodriguez ; sailaren arduraduna Joxe Azurmendi

Platonen elkarrizketa ezin ederrago honek mendebaldeko kultura madarikatu zuen: olerkigintza eta filosofia behin betiko bereizi zituen, edertasuna eta edukiak banatuz. Orduz geroztik, filosofo ala olerkari gisa idazten dugu. Zergatik ez filosofo olerkari gisa? Ion elkarrizketan tragedia intelektual horren azalpena agerikoa bada ere, azalpen hori Platonen egitasmo teoriko orokorretik abiatuta uler daiteke soilik. Javier Alonso, Jon Etxaide eta Hannot Rodríguezek itzuli dute elkarrizketa, eta horien sarrerari José Ramón Arana adituaren hitzaurrea eransten zaio; bietan ere Platonen bizitza eta obraren eta Ion elkarrizketaren azterketari heltzen zaie.

Zerrenda:
Egile nagusia: Platon
Argitaratua: Donostia : Jakin, D.L. 2001
Bilduma: Jakin irakurgaiak ; 16
Gaia:

Antzeko izenburuak