Lehen filosofia Heladen / Ander Iturriotz
Mendebaldeko lehen filosofiaren sorrera aztertzen du Ander Iturriotzen liburu honek. Izan ere, lehen filosofia horretan beti egon da presente egitura mitikoa, lehen filosofiarekin kontzeptu asko partekatu zituzten kosmogonia filosofikoak. Mitoaren eta arrazoimenaren artean harreman aberatsa egon da, eta arrazoimen horren sorkuntza esplikatzerakoan ezinbestekoa da garai haietako garapen teknologiko, kultural eta politikoa ere aztertzea. Liburu honetan, batetik, filosofiaren eta mitoaren arteko harremanak birpentsatzen dira, eta, bestetik, egitura politiko eta juridikoan txertatzen da filosofia, historian jarri, alegia. Izan ere, lehen filosofia bere testuinguru historiko eta kulturalean kokatu behar da, alegia, arkaismoan hasi zen razionalizazio-prozesu luze batekin guztiz lotuta. Filosofia-giroan ezagutu zen razionalizazioaren historiak, kultur giroaren modernizazioa eta teknikaren garapena hartzen ditu bere baitan; pentsamoldearen sekularizazioak munduaren, praxi kolektiboaren sekularizazioa darama ondoan.
Zerrenda: