Azala
Liburua Eskuragarri

Kabitu ezina / Aintzane Usandizaga ; marrazkiak, Pili Aguado

Lagun guztiak oporretan, eta haietako batek utzitako txakurra zaintzen pasa behar du uda Judithek; ama hil-hurren dagoela-eta, hiru neba-arrebek egingo dute topo aspaldiko partez, eta haien arteko ezinegonak azalduko dira berriz ere; bikote baten bidaia zoragarriaren erdian, ezusteko txiki bat amildegi bihurtzen joango da, ezinbesez... Zortzi istorio idatzi ditu Aintzane Usandizagak bere lehenengo liburu honetan; egunerokotasun grisean zirrikituak eta giza harremanetan arrakalak bilatzen dituzten ipuinak, jendeei eta egoerei begirada zorrotz eta sakona eskaintzen dakitenak, agerikotik harago doazenak; hitz zehatzarekin asmatzen duten kontakizunak, zaurian hatza sartzen duenaren trebeziaz eta ausardiaz.

Zerrenda:
Egile nagusia: Usandizaga, Aintzane
Egilea(k): Aguado, Pili
Argitaratua: Donostia : Elkar, L.G. 2019
Bilduma: Literatura (Elkar) ; 368
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan