Azala
Liburua Eskuragarri

Hizkuntzaren zientziak hizkuntzaren pedagogian / Iñaki Zabaleta Gorrotxategi

Iñaki Zabaleta Gorrotxategik bilduma honetan dagoeneko idatzi dituen bi liburuetan (W. v. Humboldt: hezkuntza eta hizkuntza eta Paideia eta hizkuntza: euskal hezkuntza), hezkuntzaren dimentsio linguistikoa eta hizkuntzaren dimentsio pedagogikoa aztertu ditu. Liburu hau aurreko bi saiakera horien jarraipena edo osagarria da: zientzia ezberdinek hizkuntzaz esaten dutena bildu nahi du, baina esaten duten hori hizkuntzaren bidez hezteko helburua duen pedagogiarentzat garrantzitsua den heinean. Horregatik, eta gure «hizkuntzaren pedagogia» ez delako soilik «hizkuntz irakaskuntza», ikuspuntu antropologiko eta humanizatzaile batetik kontsideratzen ditu hizkuntzaren zientzia ezberdinen ekarpenak: lehenik, linguistikari eta hizkuntzaren pragmatikari erreparatzen die; ondoren, hizkuntzaren antropologiak eta soziologiak esaten dutena aztertzen du; eta, azkenik, hizkuntzaren psikologia eta psikopedagogia hartzen ditu hizpide.

Zerrenda:
Egile nagusia: Zabaleta Gorrotxategi, Iñaki
Argitaratua: Donostia : Jakin, L.G. 2010
Bilduma: Jakin irakurgaiak ; 42
Gaia:
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 37.013 ZAB hiz Eskuragarri  Maileguan eskatu EK19050246