Gaur galtzea tokatzen da eta beste istorio batzuk / Gotzon Hermosilla
Bi ipuin mota elkartu ditu Gotzon Hermosillak fikziozko lanekin bakarka osatu duen lehen liburu honetan. Batetik, taberna-zuloko istorioak: gauean noraezean bezala irten eta lokal jakin batzuetara jotzea, zer harrapatuko; dela droga legala, dela (batez ere) ilegala. Bestetik, han eta hemen giroturiko narrazioak: Galizian gerraostean Guardia Zibilaren zanpaketa, 60ko hamarkadan Euskal Herrian grebak apurtzeko eskirol gisa kontrataturiko migratzaileak, Meatzaldeko industralizazioaren lan-baldintza gogorrak, Txina urrunean kokaturiko kontakizun miresgarriak... Batean nahiz bestean, esku trebea erakusten du egileak, estilo fin eta argia idazkeran, eta argumentuak ederki josteko abilezia.
Zerrenda:
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Argitaratua: |
Donostia :
Elkar,
L.G. 2018
|
| Bilduma: |
Ateko bandan (Elkar)
; 44 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan |


