Azala
Liburua Eskuragarri

Everest : herri oso bat gailurrean / testuak, Ramon Olasagasti ; irudiak, César Llaguno

1980ko maiatzaren 14an Martin Zabaletak Everest gailurra jo zuen, munduak zerua urratzen duen talaia gorena. Euskaldunek aspalditik irrikatutako lorpena izan zen, bide luze eta neketsu baten azken urratsa: finantziazioa lortzea, oztopo politikoak, Tximist espedizioaren lehen saialdi hura, erorikoak, etsipen uneak, beldurrak, zalantzak... ez zen batere samurra izan ordura artekoa. Talde lanaren garaipena izan zen balentria hura, euskaldunek eta sherpek soka berera loturik urratutako bidearen azken mugarria. Gailurretik beherakoan, Martin eta Pasang Temba 8.750 metro inguruan geratu ziren artesi batean lotan, eta bibak hura bihur zitekeen balentriatik tragediara dagoen zorigaiztoko arrakala, baina ez. Biharamunean, erabat jota zegoen Zabaleta, ezertarako indarrik gabe. "Martin, indarra buruan dago", oihukatu zion Xabier Garaioak Zabaletari walkie bidez. Hitz haietan, talde osoaren babesa eta kemenea ez ezik, urruneko arnasa ere iritsi bide zitzaion Martini, 1980ko maiatzeko egun hartan herri oso bat iritsi baitzen

Zerrenda:
Egile nagusia: Llaguno, César
Egilea(k): Olasagasti, Ramon
Argitaratua: Bilbo : Sua : Mendi Film Festival, 2018
Gaia:
Generoa / Forma: Komikiak
Helduentzako Literatura

Antzeko izenburuak