Azala
Liburua Eskuragarri

Maitatu zure egunak / Pako Aristi

Harridura izan zen lehenengo, munduak eskaintzen duen ikuskizunaren aurrean. Gogoeta hurrena, bizitza ulertu ote litekeen, edo ez. Eta poesia etorri zen azkenik, mikroskopio bat bezala, gauzen alderdi txikienak jasoz agian osotasun bat erdietsiko duen itxaropenarekin. Jakintsuak esan zuen bezala, gauza gutxi behar dira bizitzeko: osasuna, ardo kopa bat ilunabarrean, lagun bat ondoan. Eta poesia, gaineratuko genuke. Bizitza ulertzen bakarrik ez, gozatzen ere laguntzen duelako. Hartu liburua, gorde patrikan, eta abiatu zaitez bidean. Maitatu zure egunak: laster desagertuko dira. Maitatu zure orduak, minutuak, zeruak eta neguak. Zu asko ohartu gabe iragaten dira, pentsamenduetan galdurik zabiltzan bitartean.

Zerrenda:
Egile nagusia: Aristi, Pako
Argitaratua: Donostia : Erein, 2018
Edizioa: 1. argit
Bilduma: Poesia (Erein) ; 40
Generoa / Forma: Poesia
Helduentzako Literatura

Antzeko izenburuak