Azala
Liburua Mailegatua

Larunbatak / Jon Arretxe

Ostegunak eta Ostiralak ipuin-bildumek izugarrizko arrakasta izan baldin bazuten euskal irakurleen artean, hona haien segida, trilogia ixtera datorren nobela. Larunbatak ez da ipuin-liburua, hala ere: nobela bat da, eta bere berezitasunen artean dago txakur bat izatea bertako protagonista eta narratzaile; hemen kontatzen zaizkigun istorioak ez dira ordea animalien kontuak, hankabikoen komeriak baizik, modu barregarri bezain alaian azalduak. Hogei urteko gazteek parranda izaten dute uneoro buruan, eta asteburuaren zain egon gabe ostegunetan bertan irteten dira, trago eta berriketa artean zer lortuko. Hogeita bost urtetik aurrera, ikasketak bukatzearekin batera bidegurutze bat topatu ohi du jendeak bere aurrean: lan-mundu serioan behin betiko eta buru-belarri sartu, ala lehengo bizimodu ganorabakoa luzatzen saiatu; astean zehar beste eginbehar batzuk dituztela-eta, ostiraletan atera ohi dira kalera, tabernaz tabernako ibileran zer edo zer harrapatu nahian. Hogeita hamarrak bete eta gero, azken mohikano batzuk gelditzen dira, gaztaroaren apurrei nola-hala eutsi guran, harearen moduan esku artetik alde egin baino lehen. Ikasle garaian bezala taldekako pisuetan bizi dira, egunean egunekoari helduz, bohemiaren eta marjinaltasunaren artean mugituz, eta, beren betigazte iraun nahi horretan, patetiko samarrak gertatzen dira. Jende-mota hori da Larunbatak liburuko protagonista nagusi, beste hamaika gizon-emakume bitxirekin batera, guztiak ere txakur bihurri baten begirada ironikoaz iku...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Arretxe, Jon
Argitaratua: Donostia : Elkar , 2013
Edizioa: 4. argit
Bilduma: Literatura saila
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N ARR lar Mailegatua  Maileguan eskatu EK18050187