Azala
Liburua Eskuragarri

Bioklik / Asel Luzarraga

Bilbo, XXI. mendearen erdialdea: teknologiak lagundutako demokrazia garatu batean bizi gara denak, biodemokrazian, non bizitzako xehetasun guztiak geure botoz erabakitzen ditugun, sakelakotik zuzenean egindako bozketaz: greba bat egin daitekeen ala ez, atsegin ez dugun musikak merkatutik desagertu behar duen ala ez, edo balizko delitu baten akusatua erruduna den ala ez. Gardena eta garbia dirudi sistemak, hiritar guztien partehartzea eskatzen eta bermatzen duena, baina perfekzio horren ifrentzua ezagutuko du Txetxu Urrutik, bere emazte Nere Pozaren hilketagatik salatu eta atxilotzen dutenean

Zerrenda:
Egile nagusia: Luzarraga, Asel
Argitaratua: Donostia : Elkar , L.G.2018
Bilduma: Ateko bandan (Elkar) ; 43
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura