Orain / Itxaro Borda
Eskuetan duzun liburuak, irakurle, inarrosiko zaitu. Hemen den hitza, sofrikarioz, bakardadez eta etsipenaren zilo beltzeko negarren artetik xutiarazten zaituen biziaren gutiziaz egina baita. Hemen den hitza, eskulangileak moztu, zizelkatu, osatu eta ele arruntez betez duen hitza da. Liburua hiru zatitan agertzen zaigu: Ahüzkiko Argi-Kantak, Deep Northern Way eta Itsasoaren Bihotzeraino. Ohar gaitezke, gaurkotik iraganera doala bidea, anamnesiaren norabidea segituz: lehenik 1995etik 1997ra artean idatzi poemak, tartean 1994koa, azkenik 1993koa. Bizkitartean, liburuaren oreka-pundua erdian finkatzen da, 1994an idatzi Deep Northern Wayn. Erran genezake, lehen eta azken poema espiralaren inguruko mugimenduan direla, beti erdira buruz bilduak, beti erdiari esker irekidurari irekiak; edo beste irudi bat erabiliz, triptikoaren bi saihetsetako ateek erdikoa dutela zaintzen. Liburuaren atarian sartu aitzin, Etxamendi eta Chus Patoren neurtitzak hor ditugu aiduru; bidez bide dabilen, exiliatua den kurritzailearen dinamikaren emaile: «estranxeira na miña propia historia». Ahüzkiko Argi-Kantakekin junta egiten duen Gurea da poematik hegaldatzen dira heriotza-xoriak eta «hontzak eta kahakak / alanbreetan kulunkatzen / diren tenorean, / gau-pasaren ondotik». Poetak abisatzen gaituelarik, aitzin-aitzinetik bidaia bakarra izanik ere, estuki besteei lotua dela, beste bidaia-lagunen kurritzeari, «askatasun nerearen arduraren zati handia / zurea da eta vice-vers...
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Argitaratua: |
Zarautz :
Susa,
1998
|
| Bilduma: |
Poesia (Susa)
; 23 |
| Generoa / Forma: |
Poesia
Helduentzako Literatura Baliabide digitalak |
| Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Poesia (Helduentzat) | P BOR ora | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK18050170 |


