Azala
Liburua Eskuragarri

Han izanik hona naiz / Joseba Sarrionandia

Laurogei mikroipuinez osatutako bilduma da 'Han izanik hona naiz', egun bakarrean laurogei mundu-bira emateko modua edo, orain urte batzuetako 'Ez gara gure baitakoak' liburua bezala. Hango hitzaurrean halaxe zioen Sarrionandiak : "Zergatik ttipiak ? Bilatzea maite duenari tipitasunak bilaketaren atsegina ugaltzen diolako, edo autorea lan luzerako nagia delako, edo lana hasita bihar etzi huts egitearen bildurrez luzarorako engaiatzen ez delako, edota gauza tipietan handietan bezainbeste sekretu kabitzen delako". Oraingoan ere aurkituko dituzu paradoxak, absurdoa, egunerokotasunaren zirrikitu sorginduak, ispiluaz bestaldeko unibertso magikoa, kafkiano deritzogun umorismo berezi horren zantzuak, mundua praka zahar bat bailitzan azpikoz gain jartzea, ustegabeak, adarjotze itxurako ziriak... 'Ipuin sendagaitza' deitu die egileak burutazio hauei ; ez dago zergatik esaterik, baina behin eta berriro irakurri ahala esanahi berri, ezkutuak sumatuko dizkiozu liburu harrigarri bezain berezi honi.

Zerrenda:
Egile nagusia: Sarrionandia, Joseba
Argitaratua: Donostia : Elkar, 2002
Edizioa: 3. argit.
Bilduma: Euskal literatura. Ipuinak (Elkar) ; 130
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Sinopsia:Laurogei mikroipuinez osatutako bilduma da 'Han izanik hona naiz', egun bakarrean laurogei mundu-bira emateko modua edo, orain urte batzuetako 'Ez gara gure baitakoak' liburua bezala. Hango hitzaurrean halaxe zioen Sarrionandiak : "Zergatik ttipiak ? Bilatzea maite duenari tipitasunak bilaketaren atsegina ugaltzen diolako, edo autorea lan luzerako nagia delako, edo lana hasita bihar etzi huts egitearen bildurrez luzarorako engaiatzen ez delako, edota gauza tipietan handietan bezainbeste sekretu kabitzen delako". Oraingoan ere aurkituko dituzu paradoxak, absurdoa, egunerokotasunaren zirrikitu sorginduak, ispiluaz bestaldeko unibertso magikoa, kafkiano deritzogun umorismo berezi horren zantzuak, mundua praka zahar bat bailitzan azpikoz gain jartzea, ustegabeak, adarjotze itxurako ziriak... 'Ipuin sendagaitza' deitu die egileak burutazio hauei ; ez dago zergatik esaterik, baina behin eta berriro irakurri ahala esanahi berri, ezkutuak sumatuko dizkiozu liburu harrigarri bezain berezi honi.
Finantzaketa:Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza jaso du
Deskribapen fisikoa:130 or. : z.-b. ir. ; 19 cm
ISBN:8483319446