Itzala itzuli zenekoa : Bermeoko liburutegiko ipuinak / Edorta Jimenez
Behin batean, argia itzali eta argia itzuli bitartean, itzalik gabe geratu zen liburu honetako protagonista. Handik denbora batera itzuli da ostera itzal hori, baina zeharo lotsagabetuta, kapelu bat buruan eta jabearen mugimenduei egokitu nahi ez duela. Itzala eta gizona, gizona eta itzala, bien arteko jolas eta solasa hasten da hor, elkarri ziria sartuz eta hainbat istorio kontatuz: beldurra, gaua, iluna eta mundu honen bestaldea agertarazten duten ipuinak. Itzalak protagonistarekin bezala, halaxe jolasten du idazleak irakurleokin: kontatzearen plazerra berreskuratuz, hitz joko filosofikoak tartekatuz...
Zerrenda:
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Argitaratua: |
Donostia ; Baiona :
Elkar,
L.G. 1997
|
| Bilduma: |
Branka (Elkarlanean)
; 62 |
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Haur eta Gazteentzako Literatura
Eleberriak |
| Adina / Maila: |
12 urtetik aurrera (horia) |


