Joan Mari Irigoien / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre
Joan Mari Irigoienen poemagintza Arestiondoko poesia existentzial-errealista batean kokatu behar litzateke, eta askotan gertatzen ohi den bezala, menturaz egun idazle gordina dugun autoreak berak «gaztetako ariketak» bezala hartuko lituzke aro hartakoak, isilaldi luze baten ostean poeta berriro azaldu izan ez baldin balitzaigu nobelagile kontsakratuaren unerik helduenean. Hain maiz ez bada ere gertatzen dira, bai, zorionez, halako ezusteko ederrak: egileak baditu, badatozkio, pairatzen ditu esan behar batzuk, barnean ezin gordeak izanagatik prosaren bidea hartu nahi ez dutenak. Orduan idazle helduak ume bihurtzeko ausardia hartzen du zenbaitetan, poesiaren bide galgarri eta askatzailean barna abiatzen da berriro, idazten ikasten hasten da. Horixe da Joan Mari Irigoienen kasua eta meritu handia. Esan genezake ia bizitza erdia eta jarduera literario aberats bat daudela poeta honen bi garai nagusien artean, baina hala ere gaztetako obsesio nagusi berdinek jarraitzen dute azpilanean baliabidez eta bizipenez hornitutako idazlerenean: haurtzaro galdua eta heriotzaren halabeharra. Aspaldiko bi gaiok, ordea, aldaera ugari eta sakonak ageri dituzte orain, hala nola denboraren joana, paradisuaren mina, espazioaren bilaketa, ahanztura... eta abstrakzio maila jasoagoan landuak ematen dizkigu. Kontrastez, meditazio metafisikoaren osagarri moduan, sentsualismoz beteriko poemetan kantatzen digu Joan Mari Irigoienek maitasuna, ontzi hauskor hori. Literatura bakoitzak dauzka bere aro...
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Egilea(k): | |
| Argitaratua: |
Zarautz :
Susa,
L.G. 2002
|
| Bilduma: |
XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
|
| Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura Poesia |
| Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |


