Azala
Liburua Eskuragarri

Manex Erdozainzi-Etxart / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre

Gure kulturaren notableen kontra altxata, eztabaida garratza ukan zuen Piarres Lafitterekin fraide gazte batek 1956an: «Eskualdun izaiteko ez da aski egitea bilkura bat heben, bazkari bat hor, frantsesez eginiko mintzaldi zonbeit artetan. Ez da aski dantza, pilota eta ohitura zonbeiten begiratzea». Salaketa horretan definitzen da, nolabait, kultura moderno eta ez probintziano baten oinarria. Harrigarria bada ere, idazle zibilaren eredua apaizek eta fraideek eman digute maiz, Jon Mirandek akademiko bat dirudi Manex Erdozaintzi-Etxart frantziskotarraren aldean. Bere burua herriaren ekinbide guztietako idazkari eginik, belaunaldi engaiatu baten aitzindaria izan zen, premiazko idazlea. Larridura batean idatzi zuen bere poesia ere, hil-hurren dagoen herria duelako gai. Itxaro Bordaren hitzetan, poeta honen obrak eta bizitzak Iparraldearen barnealdeko berrogei urteko historia osatzen dute, «egunez egun, kolpez kolpe, Euskal Herriak eta herri honetako jendeek pairatzen zituztenak literaturara pasatzearren, olerkiak lerrokatzen zituen». Esan liteke, beraz, Erdozaintziren poesiak ez zeukala helburu literario bat, kontzientzian joz geroko oroimena labratu nahi zuen aldetik. Poesia ez zela bakarrik sentimendu bat, tripako mina ere bazela, borroka baten elea, defendatu zuen gure poetak. «Iragana eta geroa orainean lotu nahi lituzkeen amets bat» du poesia, bakoitzaren bizitzeak dakarren tirabiraren gunea, eta honen hitza. «Poesiak ez du buru-buztanik, baina ez da gezurtia». Ezta do...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Erdozaintzi-Etxart, Manex (1934-1984)
Egilea(k): Izagirre, Koldo
Argitaratua: Zarautz : Susa, L.G. 2000
Bilduma: XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
Generoa / Forma: Poesia
Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)