Arantxa Urretabizkaia / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre
Lanak aldizkarietan barreiatuak zeuzkatelako libururik argitaratu gabe hil diren poeta mordoxka egon da literatura moderno guztietan. Baina liburu garrantzitsu bat beste liburu batean itota galtzea, gurean bakarrik gertatu da. Arantxa Urretabizkaiaren San Pedro bezperaren ondorengoak, izan ere, inoiz bakarrean argitaratu gabekoa da. Lur argitaletxe taldekoen Euskal Literatura 72 izeneko liburu kolektiboaren barruan gelditu zen kontsultarako materiala balitz moduan. Eta beste hainbeste gertatu zitzaion urte bete lehenago Amaia Lasaren Itsasoaren maria gora maria beheran hartu nituen hitzak poemategiari, Mikel nebaren poemekin batera Poema Bilduma izen orokorraren azpian ahantzi zen. Biak ere, adierazgarria da, emakumeak dira. Are gehiago, gure aurreneko emakume poeten lehen lanak ditugu bionak, hurrenez hurren. Urteak pasa dira, eta orain, zalantza izpirik gabe, Arantxa Urretabizkaiaren poema haiek dira orduan, oro har, idazle ezagunago eta helduagoak zirenen lanez osaturiko liburu hartatik denboraren joanak higatu gabe iraun duten obra bakanetako bat. Haatik, idazleak berak aitortua du langintza lotsagarri bat balitz moduan idatzi zituela poema haiek, ezkutuan, inori deus esan edo erakutsi gabe, «poesia egitea» emeei -edo ez aski arrei- dagokien ahultasuna balitz bezala. Baina, zorionez, gizonen artean gizonezkoago azaldu behar zuen emakume gazte hark oso bestelako jarreraz idazten zituen poemak, defentsa artifizialik gabe, bere sena libre eta laxo isuriz. Berezkotasun hori,...
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Egilea(k): | |
| Argitaratua: |
Zarautz :
Susa,
L.G. 2000
|
| Bilduma: |
XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
|
| Generoa / Forma: |
Poesia
Baliabide digitalak Helduentzako Literatura |
| Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |


