Azala
Liburua Eskuragarri

Pako Aristi / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre

Batekoz besterako ibilaldia dugu Pako Aristik egin duena. Gazterik publikatzen hasi zen arren, ez dugu berandu samar arte ezagutu bere poesia. Ezohikoa dugu halako traiektoria gurean. Bere prosazko lanek ageri zuten nortasunagatik egin zen Aristi berehala idazle jarraitua. Kazetari ausart eta irudimen apartako nobelagile, trebakuntza luze baten ondoren hasi zitzaigun poemagintzan. Eta ezagun du. Ez du formak obsesionatzen, ez da saio ritmikoetan laketzen, ez du musikaltasuna bilatzen (be harbada musikoa delako), ez da hitzen ozentasunaz arduratzen... Poetaren ezaugarri edo baliabideen jabe izan gabe, edo haietaz gabetuta, da poeta Pako Aristi. Beste kontu batzuek kezkatzen dute. Bere poesiak ez dauka ezer prosaikotik -ezta poema nahitara xikintzen duenean ere-, baina poeta honek daukan kongruentziaren sena, prosan luze jardun izanak ematen duena da. Bere poesian ez dago beharrezko ez den edergailurik, nekez isuriko zaio estereotipo lirikorik, hitz bakoitza da pertinentea. Hainbesteraino, non poemaren tituluak berak testuaren barne motibo bezala jokatzen duen. Poema dekoratu minimoz jantzi behar den jokalekua da. Pako Aristiren poesian, izan ere, akzioak dauka garrantzia, pertsonaien ibiliek eta esanek. Poeta oso kontzientea da idazten duenaz, eta ardura honek angelu bereziak hartzera behar tzen du batzuetan, tabernako mahai edo gabon arbolako bonbila bilakatuz. Izugarri zaintzen du ikuspuntua Aristik, garrantzi handia ematen dio kamerak egin behar duen tiroari: bere poemek gi...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Aristi, Pako
Egilea(k): Izagirre, Koldo
Argitaratua: Zarautz : Susa, L.G. 2001
Bilduma: XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
Generoa / Forma: Poesia
Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)

Antzeko izenburuak