Karlos Linazasoro / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre
Hogeitabatgarren mende hasiera honetan argitaratu berri duen poema liburuan (Inoiz izan ez garenotan) esperantzaz burutzen du Karlos Linazasorok, eta maitasun aitorpen ederrez, bere orain arteko ibilbide poetikoa, isolamendu erradikaletik bizitza konpartitura doana. Bakardadearen poeta dugu, bereziki, Linazasoro. Egia da bere lehen liburuan maiz mintzo zaigula pluralean, baina gu horrek mozorro funtzioa dauka, nitasuna sobera ozen azaltzeko herabe, ez bada haurtzaroa osoro ezin gainditu batek elkarrengana bildutako minduen multzoarena. Belar-orga, artobixarra, zapaburuak, idiak, igitaia, txilarra, hostoak, urkiak... nekazari giroko eta gaztetxoen jolasetako irudiak eta alderaketak ikusiko ditugu ia beti, ez ordea natura kantatzeko, gizarte mota bat deskribatzeko edo iraganaren gorazarrerako, funtzio mitiko baterako baizik: paisaiaren momentu jakinak dira poemak, egoera animikoak islatzeko baliabideak. Ingurua gauzez eta animaliez betea ageri zaigu, ez pertsonez, eta inor azaltzen denean, bere presentzia ez da ondoko bakardadea areagotzeko besterik. Hitzaren ostean, isiltasun zanpatzaileago bat daukagu. Eta hiria azaltzen denetan ere karrikak hutsak daude, hiria espazioaren perspektiba da, eta ez du baliorik berez. Elementu naturalak baino ez dira ageri berriro, ilargia, elurra, zuhaitzak, poetaren begiak beti memoria konkretu bat jasoko balu bezala. Oroimenak eta irudimenak batera egiten dute lan, deskripzioak barneko egoeraren adierazle dira, tristuraren proiekzioa. Leku edo...
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Egilea(k): | |
| Argitaratua: |
Zarautz :
Susa,
L.G. 2002
|
| Bilduma: |
XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
|
| Generoa / Forma: |
Poesia
Baliabide digitalak Helduentzako Literatura |
| Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |


