Basauriko euskararen azterketa linguistikoa [Interneteko baliabidea] / egilea, Jon Arretxe; zuzendaria, Jose Manuel Etxebarria Aiesta
Hogei urtetik gora pasatu dira tesi-lan hau egitea bururatu zitzaidanetik. Nire herriko euskara, Basaurikoa, galtzeko bidean zegoen eta haren azterketa sakona, egitekotan, orduantxe egin behar zen. Izan ere, gerra ostean transmisio etena egon zen jatorrizko hizkuntzaren erabileran, eta laurogeiko hamarkadan Basaurin geratzen ziren betiko basauritar euskaldunak gutxi ziren eta nahiko nagusiak, salbuespenak salbuespen. Premiazkoa zen bilketa lana eta horixe egitea erabaki nuen. Lekuko egokiak bilatu auzorik auzo, galdekizunak prestatu eta grabatzailea eskuan etxerik etxe ibiltzeari eman nion, atso-agure mordoxka baten pazientziaz abusatuz. Urte batzuk pasatu ondoren, lana doktoretza-tesi baten gauzatu zen eta, material osagarri gisa, hainbat grabaketa geratu ziren, eta bideo bat, duela gutxi DVD formatura pasatu duguna. "Basauriko Euskara" izeneko liburu bat ere argitaratu zen, tesiaren laburpen erabilgarri gisa. 2009an atzera begiratzen dudanean "eskerrak!" pentsatzen dut. Eskerrak lan hori orduan egin genuen, zeren gaur egun ezin izango baitzen halako ikerketarik burutu. Azken hogei urteotan, elkarrizketatu nituen lekukoak bananbanan zelan hil diren ikusi dut penaz, eta orain ezinezkoa da, esaterako, Ariz edo Uribarri auzoetan inor topatzea Basauriko betiko euskaraz egiteko gauza denik. Eta beste auzo askotan ere larri ibiliko ginen nik izan nituenen gisako lekuko egokiak aurkitzeko. Atxikorreko Karmen Mojak oparitu zigun hitanoa, adibidez, joan da betiko....
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Egilea(k): | |
| Argitaratua: |
; Deustuko Unibertsitatea
1993
|
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Doktorego-tesiak
Baliabide digitalak Doktorego-tesiak Monografiak |
| Loturak: |
Joan material honetara www.inguma.eus |
| Sinopsia: | Hogei urtetik gora pasatu dira tesi-lan hau egitea bururatu zitzaidanetik. Nire herriko euskara, Basaurikoa, galtzeko bidean zegoen eta haren azterketa sakona, egitekotan, orduantxe egin behar zen. Izan ere, gerra ostean transmisio etena egon zen jatorrizko hizkuntzaren erabileran, eta laurogeiko hamarkadan Basaurin geratzen ziren betiko basauritar euskaldunak gutxi ziren eta nahiko nagusiak, salbuespenak salbuespen. Premiazkoa zen bilketa lana eta horixe egitea erabaki nuen. Lekuko egokiak bilatu auzorik auzo, galdekizunak prestatu eta grabatzailea eskuan etxerik etxe ibiltzeari eman nion, atso-agure mordoxka baten pazientziaz abusatuz. Urte batzuk pasatu ondoren, lana doktoretza-tesi baten gauzatu zen eta, material osagarri gisa, hainbat grabaketa geratu ziren, eta bideo bat, duela gutxi DVD formatura pasatu duguna. "Basauriko Euskara" izeneko liburu bat ere argitaratu zen, tesiaren laburpen erabilgarri gisa. 2009an atzera begiratzen dudanean "eskerrak!" pentsatzen dut. Eskerrak lan hori orduan egin genuen, zeren gaur egun ezin izango baitzen halako ikerketarik burutu. Azken hogei urteotan, elkarrizketatu nituen lekukoak bananbanan zelan hil diren ikusi dut penaz, eta orain ezinezkoa da, esaterako, Ariz edo Uribarri auzoetan inor topatzea Basauriko betiko euskaraz egiteko gauza denik. Eta beste auzo askotan ere larri ibiliko ginen nik izan nituenen gisako lekuko egokiak aurkitzeko. Atxikorreko Karmen Mojak oparitu zigun hitanoa, adibidez, joan da betiko. Orain askoz euskaldun gehiago daude Basaurin, kopurua asko handitu da euskaltegi eta eskoletako lanari esker, baina euskaldun horiek batuaz edo Euskal Herriko beste leku batzuetako euskaraz mintzatzen dira, edo halako nahasketa bat erabiliz. Lan monografiko asko, tesiak zein bestelakoak, burutu dira azken urteotan herri-hizkerei buruz, baina sarritan euskaldun samarrak diren eskualdeetan egin dira. Oraindik badago beharra betiko euskararen mugan kokatzen diren herrietako berbetak jasotzeko, bertako azken lekukoak hil aurretik, edo haien ezaugarri bereziak batuaren eraginez desagertu aurretik. Zorionez, euskara berriak Bonapartek Euskal Herriko maparen erdian egin zuen antzinako marra hura gainditu egin du eta orain eskualde guztietan topa daitezke euskaldun ugari. Dena dela, ederra eta komenigarria izango litzateke tokian tokiko euskal aldakiak ondo jasota edukitzea, euskalkiak eta euskara batua, ezinbestean, nahastu eta bat egingo duten eguna heldu aurretik |
|---|---|
| Deskribapen fisikoa: | 470 or. PDF artxiboa |
| ISBN: | 978-84-8428-263-8 |