Rol semantikoen etiketatze automatikoa [Interneteko baliabidea] : rol multzoak eta hautapen murriztapenak / Beñat Zapirain Sierra ; zuzendaria, Eneko Agirre, Lluís Màrquez
Tesi honetan, Rolen Sailkatze Automatikoan (RSA) aski ezagunak diren bi arazo izan ditugu aztergai: (1) Rol multzo ezberdinen egokitasuna praktikan, eta (2) RSArako sistemek darabiltzaten ezaugarri lexikalen eragin mugatua eta pairatzen duten sakabanaketa. Lehen puntuari dagokionez, gaur egun gure arloan gehien erabiltzen diren PropBank eta VerbNeteko rol multzoen azterketa konparatibo sakona aurkeztuko dugu, rol multzo bakoitzarekin entrenatutako sailkatzaileen errendimendua, sendotasuna, eta orokortzeko gaitasuna,esperimentazio ingurune eta domeinu ezberdinetan neurtuz. Bigarren puntuari dagokionez, ezaugarri lexikoek planteatzen dituzten arazoak aztertuko ditugu eta, WordNet eta antzekotasun distribuzionaleko neurriekin sortutako hautapen murriztapenak erabiliz, arazo horien eragina modu esanguratsuan leunduko dugu. In-vitro egindako esperimentuekin, hautapen murriztapen horiek lexikotik eratorritako ezaugarriek baino sailkatze ahalmen handiagoa dutela ikusiko dugu. Azkenik, hautapen murriztapenetatik erauzitako ezaugarriak baliatuz, artearen egoeran dagoen RSA sistema baten errendimendua hobetuko dugu (domeinu barnean eta domeinuz kanpo).
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Egilea(k): | ; |
| Argitaratua: |
; [S.l.]
: [s.n.]
, 2010
|
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Doktorego-tesiak
Baliabide digitalak Monografiak |
| Loturak: |
Joan Ingumaren webgunera Joan material honetara |
| Adina / Maila: |
espezializatua |


