Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Enpresak bertatik bertara bisitatzea [Interneteko baliabidea] : Turismoa eta kultura garatzeko aukera Goierrin eta Euskadin / Guenaga Garai, Galder ; zuzendaria, Zurbano Irizar, Mikel

Ikerlan honetan, turismoaren gaur egungo nondik norakoak eta nolakoak aztertzen eta azaltzen ahalegindu gara; nolabait ere, egungo errealitate dinamikoa ulertzeko paradigma turistiko berri bat eratzen saiatu gara. Horretarako, egungo makrosistema sozioekonomikoa biluzi dugu eta, haren baitan, turismoaren bereizgarri nagusiak bistaratu. Gure ustez, egungo makrosistema sozioekonomikoak bost bereizgarri ditu: glokalizazioa; postfordismoa eta postmodernitatea; iraunkortasuna; IKTak eta Internet; eta esperientzien ekonomia edo gizarte emozionala. Eta turismo garaikidearen nondik norakoak eta nolakoak ere bost koordenada horiek zedarritzen dituzte. Horrez gain, ordea, paradigma turistiko berri hori marko teorikotzat hartuta, turismo industrial biziak (enpresak bertatik bertara bisitatzeak) Goierri eskualdean eta orobat Euskadin izan dezakeen potentziala ere aztertu dugu. Lehenik, enpresak bertatik bertara bisitatzea produktu turistiko-kulturaltzat hartuta, nazioartean jazo diren esperientzia eta kasu arrakastatsu batzuen berri eman dugu. Bigarren, Goierrin eta Euskadin, turismo industrial bizia garatzeko dagoen (egon litekeen) eskari potentziala miatzeari lotu gatzaizkio. Helburu hori lortzeko, batetik, Goierriko eta Euskadiko 603 biztanle eta bisitari inkestatu ditugu, enpresak bertatik bertara bisitatzeko balizko aukeren inguruko pentsamendu eta iritziak biltzeko. Bestetik, Euskadiko 28 enpresa bertatik bertara bisitatu ditugu, EHUko 673 ikaslerekin batera, eta ikasle bisita...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Guenaga Garai, Galder
Egilea(k): Zurbano, Mikel
Argitaratua: ; Bilbo : [s.n.] , 2015
Gaia:
Generoa / Forma: Doktorego-tesiak
Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Joan Ingumaren webgunera 
Joan material honetara
Adina / Maila: espezializatua