Azala
Liburua Eskuragarri

Gatibu sortu nintzen / Jokin Urain

Antxon Garcia del Molinoren bizitzaren kronika jaso du Jokin Urainek, Espainiako La Moraleja kartzelan elkarrekin zeudelarik idatzia. Gatibuaren testigantzak XX. mendearen erretratuetarik bat erakusten digu. Garcia del Molino 2000ko apirilaren 14an askatu berri dute, 18 urte t´erdi preso egon ondoren. - Zenbat urte dituzu -galdetu dio Karlosek. - Batzuk bai. Hirurogeita zortzi. - Zaharra ez, aspaldikoa zara zu -diotso Koldok. - Hara, 36ko gerran, Durangon bonbak bota zituztenean, hango eliz-atarian nenbilen jolasean... Jangelaren beste aldera begiratu du, egongela eta patioa banatzen dituen kristalari gero. Irribarre amultsua egin du azkenik begirada mahaira itzulitakoan, antzinako irribarrea txapelpetik, betaurrekoen ostetik. Historiaren irribarrea dela begitandu zait, patxadaren irribarrea beharbada, kutxa ireki ondoren harribitxia erakusten duenarena. Eta igarri diot, orain erakutsi digun horren moduko harribitxi asko eduki behar duela kutxan gordeta. Eta otu zait: nork daki 36ko gerrako ume bat Euskal Preso Politikoon kolektiboan dagoela gaur egun?

Zerrenda:
Egile nagusia: Urain, Jokin
Argitaratua: Zarautz ; Iruñea : Susa, 2000
Bilduma: Narratiba (Susa) ; 38
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)