Paisaia-ikuspegia eta haren lau dimentsioak : metodo interpretatzaile konstruktibista baten proposamena, Bilboaldeko hiri-bazterreko paisaia menditsuen kasuan aplikatua / Maider Uriarte Idiazabal, (egilea) ; Anartz Ormaza Ugalde eta Leire Milikua Larramendi (editoreak)
Liburu honek oinarri duen tesia hiri-bazterreko paisaien izaeraren interpretazioari buruzko lan bat da. Ikerketak jorratu duen arazoa konbinazio bat da; batetik, paisaion izaera kontzeptualizatzeko ohiko irudikapen problematikoa edota generikoa legoke, eta, bestetik, paisaia-plangintza eta paisaien zaharberritze-prozedurentzat paisaiok behar bezala ezagutzen ez diren tokiak direnez gero, egiten duten erronka legoke. Proposamenak oinarri teoriko konstruktibistak dituen tresna bat garatzen du eta hura frogatzeko Bilboaldeko hiri-bazter menditsuko paisaia-interpretazioa jorratzen du. Estrategia erreflexibo bat dela medio, hiru pauso nagusiri jarraitzen dien metodo interpretatzaile bat osatu da. Hasteko, aurrekari bibliografikoen berrikuspenaren bitartez, interpretaziorako testuinguru teorikoa egin da, eta hiri-bazterreko paisaiaren izaera teorikoa ere ezarri da. Ondoren, proposatutako interpretaziorako paisaia-ikuspegia tresna ikerketan aplikatu da. Aplikazio horrek beste bi pauso egin ditu: landa-lana eta artxibo-lana, alegia. Hiri-bazterreko paisaietako eraikuntza ukigarri eta ukiezinekiko tresnak duen jarrera interpretatzaile zabal eta enpatikoak lekuan lekuko analisi-prozedura tradizionalak osatzeko ahalmena izan dezake.
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Argitaratua: |
Bilbo
: Udako Euskal Unibertsitatea : Euskal Herriko Unibertsitatea
, 2017
|
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Monografiak
|
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
| Sinopsia: | Liburu honek oinarri duen tesia hiri-bazterreko paisaien izaeraren interpretazioari buruzko lan bat da. Ikerketak jorratu duen arazoa konbinazio bat da; batetik, paisaion izaera kontzeptualizatzeko ohiko irudikapen problematikoa edota generikoa legoke, eta, bestetik, paisaia-plangintza eta paisaien zaharberritze-prozedurentzat paisaiok behar bezala ezagutzen ez diren tokiak direnez gero, egiten duten erronka legoke. Proposamenak oinarri teoriko konstruktibistak dituen tresna bat garatzen du eta hura frogatzeko Bilboaldeko hiri-bazter menditsuko paisaia-interpretazioa jorratzen du. Estrategia erreflexibo bat dela medio, hiru pauso nagusiri jarraitzen dien metodo interpretatzaile bat osatu da. Hasteko, aurrekari bibliografikoen berrikuspenaren bitartez, interpretaziorako testuinguru teorikoa egin da, eta hiri-bazterreko paisaiaren izaera teorikoa ere ezarri da. Ondoren, proposatutako interpretaziorako paisaia-ikuspegia tresna ikerketan aplikatu da. Aplikazio horrek beste bi pauso egin ditu: landa-lana eta artxibo-lana, alegia. Hiri-bazterreko paisaietako eraikuntza ukigarri eta ukiezinekiko tresnak duen jarrera interpretatzaile zabal eta enpatikoak lekuan lekuko analisi-prozedura tradizionalak osatzeko ahalmena izan dezake. |
|---|---|
| Bibliografia-oharra, etab.: | Bibliografia: 207-221 or. |
| Deskribapen fisikoa: | 221 or. : ir. ; 24 cm |
| ISBN: | 9788490827024 (UPV/EHU) 9788484386346 (UEU) |


